XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni, Thom, emen geldituko naiz erabat, atzo erosi nuan ibai-ondoko etxe txukun batean bizitzen.

Maiz ikusiko dugu beraz alkar.

- Egon zindezke pozik, Kash.

A nolako mutil ederra eman dizun Jainkoak semetzat.

- Esan zuan etxekojaunak Bobby'ri eskuak era maitetsuan estutuz.

Eta, bai noski, alargun gelditu berria zuan bere alaba zeukan buruan itz oiek esan zituanean.

Gaur, mutiko, jarraitu zuan esanez, nere alabaren senarraren illeta-egunaren ondorean ederki ulertzen dut zure gurasoen erailketakoan izan zenuan samintasun garratza.

- Nork il zizkizuten zure aita ta ama batera, ain era nazkagarrian, Bobby? - Apatxeek.

- Ez da arritzekoa-ta, apatxetar guztiak il naiez irakiten egongo zera, gazte.

Bobby-k ez zion ezer erantzun.

Kashmir Hardy izan zan erantzuna eman ziona: - Thom: Boby'ren andregaia... apatxetarra da.

- Agoa?, ala begiak? Iñork ez du jakin, eta Mister Thomas Barrimore-Byass berberak ere, itz oiek entzutean zer iriki zuan arriturik zabalago: agoa... ala begiak.

Ordurako, goiko aretotxoan bildurik zeuden Miss BB'rekin aren bost maitale zaldun dotore aiek.

Izan zuten itz goxorik beren ametsetako emakume atseginkor arentzat.

Miss BBB'k bazekian neska ederra ta polita zala, eta oartu zan jantzi beltzak politagoa biurtzen zuala bere itxura.

Bazekian baitare errez bereganatzen zituala gizonezkoen gogoak.

Eta, -¿nola ez?- ziur zegoan aurrean zeuzkan bost zaldun aien maitasunaz.

Ala, bere emekeri guztia erabilliz, erarik txukunenean egon zan beta luzean aien izkera xamurrak entzuten.

Era artan, noizean bein zotintxo biguin bat egiñez, eta beatzaren punttaz begi-ertzetako malkotxoren bat legunki legortuz, Ipar-Amerika'ren Egoalde dotoreko andereño txukun goxo aietako bat zirudian.

Guk ordea badakigu, ori izateaz gaiñera, Sarkaldeko neska bildurge gogor ausarti aitako bat ere bazala barrundik.

Orrela, axalean Egoaldearen dotoretasuna eta barruan Sarkaldearen bizkortasuna ekarri zituan aren erantzunak batera: - Eskerrikasko, zaldun maiteoi.

Banuan zuen itz oien bearra une mingarri ontan.